Pinttu eta Baremboin
Guztiz sinetsita nago edozein gatazkaren
konponbidea, irtenbidea aurkitzeko aurkarien erabateko konpromisoak dakarrela.
Baldintzarik gabeko nahimenean datza eta ez horrenbeste irtenbidea
artikulatzeko moduan. Era berean, bila ari denak beti aurkitzen duela uste dut.
Baina, derrigorrez, atera egin behar da
konponbidearen bila.
Daniel Baremboinen gaineko bideo bat ikusi
nuen iragan astean, duela urte batzuk Israelgo musika saria eman zioten
ekitaldian grabatutakoa. Gobernuaren ondoko judutar zirkulu jakin batzuetako
kritika eta deskalifikazio sorta batek jarraitu zion golardoari, israeldarrak
eta palestinarrak elkarrengana hurbiltzeko helburu duen Baremboinen musika
ekimena dela eta.
Beste eskala batean - musika hizkuntza
erabiliz- Baremboinek Pinttu laguna dakarkit gogora, Mugarik Gabeko Musikarien
presidentea, musikaren bitarteko herri ezberdinen arteko besarkadaren
defendatzaile nekaezina. Israeldarra zein euskalduna herritar zuzen eta
borrokalarien bi adibide dira, borrokatzea merezi duen kausa bakarraren
aldarrikatzaileak: nazioen arteko harmonia. Eta deigarria da biak arma
berarekin borrokatzen direla: diapasonarekin.
Argazkia: Pinttu
BAREMBOINEN BIDEOA
Oso ona Josemari
ErantzunEzabatuEskerrik asko Iñaki!
Ezabatu