Aldous Huxleyk 1932an “ Mundu zoriontsu bat”
idatzi zuenetik samurragoa da gizakiaren gaineko azterketa kritikoa egitea.
Etorkizunari buruzko metafora ilun gisa aurkezten den eleberri-bilbea iraganeko
edozein garaitako pertsonari buruzko definizio egokitzat ere jo liteke.
Hautaketarako askatasunaren alde borrokatzen gara eta giza harremanetan
independentziarekin amets egiten dugu, baina -Huxleyk azpimarratzen zuenez-
independentzia, askatasuna ez dira propietate naturalak, baizik eta egoera
onirikoak, eskuraezinak. Gizon edo emakume izatea inperfekzio multzo bat da,
eta horietaz -paradoxak!- jabetu egiten gara, baina, hala ere, horiek
gainditzen saiatzen gara... etengabeko eta betiko desengainu batean eroriz.
Mundu zoriontsurik ez dago, gizadia ez baita gai izan bere ibilbide historiko
osoan askatasuna eta independentzia sortzeko. Gizabanakoek euren duintasuna -
ametsetan sinesten duenaren kualitatea- baztertu dute ezer ezen truke. Eta
Huxleyk jolastu egin zuen gu guztiokin, antropologikoki gugandik ezin dela
miraririk espero baitzekien. Arrisku ekologikoa barneratu samarra dugun
bitartean, egin al da inoiz galdera gizadiaren balizko porrotaz? Zein
giza-kolektibotan lehenesten da pertsonaren erreskatea? Ez al da izango erantzuna
ezagutzen dugulako?
... mundu zoriontsurik ez dgo ... !!!
ErantzunEzabatu