Guztiok behar dugu umorea, egunerokotasunaren makineria koipetzen duen elementu bizigarria. Eta badirudi gure egunetako ohikerian murgilduta zaila dela maila desberdinetan umore osasuntsuari toki aproposa irekitzea, umorea eta erantzukizun aktiboa elkarrekiko etsaiak balira bezala. Bizkar zabaleko erantzuleak behar ditugu, baina mesede gutxi egingo diote horiek elkar bizitzeari ez badakite besteon kirioak errespetatzen, euren jardun monokromatikoarekin ingurukoen nerbioak jota uzten badituzte.
Ikusten denez, batzuei iruditzen zaie agintea eta seriotasuna elkarren ondoko ezinbesteko osagaiak direla, eta umorerik ezeko aginte material zein izpirituala praktikatzen dute, aginte lehor bezain antzua. Sakrifikatzen dute giza naturalitatea artifizialkeriaren kudeaketa ustez orban gabearengatik. Eta tiroa atzerantz irteten zaie, katua sakatzen duten bakoitzean.
Ez dakit irakurlea jabetu den, adibidez, Tele Donostik utzitako hutsunea betetzera, isil isilik, Munilla eta CEEko bere ekipoa etorri direla. Eskerrak aspaldi baztertu nituela nigandik diskurtso ilun eta zentzu gabeak! Iker Jimenez interesatzen ez zaidan bezala, bere predikuari jarrera erantzule baina enpatikoa ipintzen ez dionari ez diot segundo bat ere eskaintzen. Ezin dut agoantatu. Munilla pertsonaia serioa da, eta negatiboa. Ez dit umore osasuntsuarekin disfrutatzeko aukerarik ematen. Eta kirioetatik jartzen nau. Utikan!
Argazkia: diarioresponsable.com
Bai Josemari, gaurko egunean modan jarrita dago konfrontazioa eta honen ondorioak latzak dira: haserrea, amorrua, ikusezina...
ErantzunEzabatuElkarlanak berriz errazago dakar umorea eta barrea.
Pozten naiz zuk berdina uste duzula ikusteaz! Aupa bizitza eta umorea!
Ezabatu