Egunero esnatzen gara gainera eroriko zaigunarekin zalantzan, ez baitago
gure esku txikikeriarik sinpleenaz ere aldez aurretik ehuneko ehunean igartzea.
Planak egin ditzakegu eta iragarpenak, baina tximeleta bakar batek hankaz gora
jar dezake bere hegoen mugimenduarekin aurreikuspenaren eraikina. Kalkulurik
sofistikatuenek amore ematen dute sarritan inongo ekuaziotan gogoan ez izandako
aldagarriaren aurrean, eta porrota gailendu egiten zaio itxaropen loretsuari.
Bizitza da.
Gaur astelehenetik etxeko lan berriak jarri zaizkigu, pandemiaren barruko
egoera honetan atzerapausotzat hartu dena atean jotzen ari baita. Ez dugu
erakutsi gai ginenik eta birusak indarrean jarraitu du. Noren erruz? Auskalo!
Zertarako bilatu atzerapausoaren balizko errudunen jatorria, ez badakigu
hondamendia nondik eta zergatik datorkigun? Denbora alperrik galtzearen
hurrengoa litzateke.
Okertu egin daitezkeela ahaztu gabe, nik egoera honetan inoiz baino gehiago
baloratzen dut gure agintarien kudeaketa. Gobernatzen dutenen gestioak
izurritearen kalte erraldoia ekiditera apuntatzen duela ukatzen dutenak
pandemiari hegoak ipintzen ari zaizkio, ezelako irtenbiderik eman gabe.
Etorri behar duena etorriko da.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina