
Hilari amaierako puntua
ipintzen diogu gaur eta gure etorkizun hurbileko koordenadetan galtzen ari
gara, kontraesana badirudi ere. Abszisa eta ordenatuaren logika kartesiarrak
normalean finkatzen duen puntuaren deskribaezintasunean gaude murgilduta, non
gauden eta norantz apuntatzen ari garen asmatzerik ez dagoela.Eta gure urratsen
hurrengo geltokia zein den ez jakitea normaltzat har badaiteke ere, nola bizi
daiteke oraintsuko gure egoera ezagutu gabe? Bada... bizi egiten gara!, eta
logika bera ere -behintzat, gure zibilizazioak jasotakoa- hankaz gora jartzen
ari gara ohartezinean.
Birusak arrazoitze
berrirako oinarria ahalbidetu du, eta gizateriak gai izan beharko luke bere
aldare sasi sakratutik jaisteko, apaltasunaren hazia lau izkinetara haizatzeko.
Ez gara ezer.
Argazkia: JMVM
Argazkia: JMVM