Nora garamatza
osasun krisi honek? Begira, ez al dugu beti predikatu osasuna izanez gero
gainerako guztia berez emango zaigula? Ez al dugu ohean gaixo gaudenean promes
ugari egin behin suspertuz gerorako? Krisi guztiek, txikitxoena izanik ere,
aurpegi zurbila daukate, gorputz eta izpirituan beldurra sartzen digutena.
Osasun krisiak aukerak ematen ditu sendabiderako... baina horretarako bide
horren bila atera behar da. Krisi denik ukatzen bada edo bizkarra ematen
badiogu, amaraunean preso segituko dugu, eta gehienez jota txiripaz aurkituko da bidea. Ordurako kasurik gehienetan
jantzi urratuak eta zizta pozointsuak jasango ditu pertsonalak bere gorputz eta izpirituan... Ondorioz bizimodu arrunterako plataforma
zizko eginda egongo da, sozial eta ekonomikoki.
Sendabidea bilatu nahi izanez gero, beti izango dugu susperraldirako indarra.
Bizitzaren aldeko lantegian gabiltza eta.
Argazkia: Ekain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina