Lehengo ostiralean Arabako Elikagaien Bankuak Gasteizen eratutako
ekitaldi batean hartu nuen parte. Abenduaren 1 eta 2an izango den kanpaina
berezia aurkeztea zen helburua eta pozarren eskaini nuen nire aletxoa, hainbat eta hainbat pertsonen oinarrizko bizitza premia arintzea
gutariko bakoitzaren betebeharra baita.
Elikagaien Bankuak, gizarte larderiatzaile eta xahutzaile akaberakoaren
lehen lorpen positiboa direlakoan nauzue. Egoera etsigarria bilakatu denean, bat
batean, itxaropena loratu da. Oinarrizko giza baloreak galduta, hara non,
Elikagaien Bankuen bidez, loak hartuta daukagun gizarte kontzientzia astintzeko
elementu dinamizatzaile bat ageri zaigu.
Elikagaien Bankuak gure inguruan agertzeak zerbait oso gaizki egin dugula
adierazten du. Horregatik, hitzaldi antzu eta idorretatik aldentzea dagokigu,
gizarte justu bat lora lezakeen iraultza sozial berri bati ekiteko. Banku
horiek - eta ez mila milioiko eurotako irabazietan igerian ari diren
higuingarriek- jar ditzakete hiritarrak martxan, kontzientziak duinduz eta
indar sozialak berregituratuz. Martxan diot, oraingo inmobilismoak ez
baitu hondamendia besterik ekarriko, eta ondorioz gizadiaren
deskonposizioa.
Atzo izan ginen, Patri, Edurne eta ni Valentzia probintziako herri txiki batean hazi banju batean. Nola lurra landu, baratze aldaketa eta autokontsumoa prestaketak ikasten. ASKO IKASI GENUEN.
ErantzunEzabatuZorionak zuri eta guztioi
Hortik hasten da. Hastea hazteko. Zorionak zeuei ere!
Ezabatu