Nork bere oinek daramaten ibilbidetik barrena
egitea ariketa osasuntsutzat daukat, batez ere buruarentzat. Etxetik atera
baino lehen ibilbidea markatuta edukitzeak seguritatea eman diezaioke
protagonistari baina, frogatua daukat, emozio puntu bat kentzen dio abenturari. Behintzat
niri sarritan gertatu zait etxera "bidai programatu" horietako
batetik itzuli eta barne satisfakzioaren maila txikiagoa izan, gero eta
usuagoak ditudan ibilaldi anarko samarretatik iristean baino.
Izpirituari ahalik eta askatasunik handiena
eskaini behar zaio. Bestela ez litzateke izpiritu izango, edozein suzedaneo kaskarra baizik. Itotzen gaituzten hainbat eta hainbat kortse sozial,
ekonomiko, kultural edota erlijioso behingoz popatik hartzera botatzea
derrigorrezkotzat daukat nire burua zeharo automata bihur ez dakidan.
Interesgarria da edozeinentzat lantzean behin
bizitzan barrena norabiderik gabe egitea, garrantzitsuena ez baita iristea
baizik iristeko ahaleginean zer bideak erabili dituzun ezagutzea.
Argazkia: JMVM
oso ona.
ErantzunEzabatuizan ongi