Hitler munstro hiltzailearen gaineko erreportajeak
ikusten ari gara azkenotan TVEn. Oso dokumentu onak dira, belaunaldi
berriei Europan iragan mendean jazotakoa erakusteko. Historia ziklikoa izaten
da eta Azoreetako argazkiei buruz Aznar inklitoaren lehengo asteko aitorpenek niri behintzat beldur puntu bat ekarri didate, erretratu
haiek iragarritako sarraski baten aurrekariak izan baitziren. Eta
Valladolideko mosketero eskuindarra operazio makabro hartan Bush eta Blairrekin
batera agertzeaz harro sentitzen dela egia bada – eta bada-... baditugu
beldurtzeko motiboak.
Baina Hitlerekin ekin diot gaurkoari eta haren ondoan eta itzalera hazitako Francorekin amaitu nahi dut. TVEk ez du nire begirunea izango, Hitlerren erreportajeez gain Ferroleko erailaren gaineko dokumental sail bat programatzen ez duen bitartean. Bikain dago führer eroaren sarraskiak deitoratzea baina ez zaizkigu humanitatearen kontrako caudillo odolzalearen krimenak ezkutatu behar.

gaur egungo gazte (eta ez hain gazte) askok, NI PUTA IDEA Hitler zein zen.
ErantzunEzabatuAtar kontuak Valladolideko fiurer-a , edota atzoko Chacón, edo beste edozein
Izan aste on
ESKERRIK ASKO!
EzabatuEz dek ateraldi makala, Txema.
ErantzunEzabatuondo izan, Eusebio!
Ezabatu