Gaur balitz bezala oroitzen dut tipo hura
lehergailu batek airetik bota zuen eguna. Eta eguerdi hartako otorduan
Gasteizko apaiz konprometitu batekin izan nuen elkarrizketa oraindik ere gogoan
daukat, bizi-bizirik. Gerrako kriminalen kontrako akzioak heroizitatetzat
hartzen zireneko adibideak atera zituen azalera jaiotzez berriztarra zen
apaizak.
Diktadorearen kontra altxatzeko eskubideaz mintzatu zitzaidan, teoria horren
eragileetarikoa izan zen Platonen Errepublika aipatuz. Akinoko Tomas
kristauaren teoriak ere ageri zizkidan, zapalduaren eskubideak defendatuz. Eta
gobernuren batek bizikidetzaren oinarrizko printzipioak bortxatzen dituenean
herriak haren kontra bitarteko guztiekin jo dezakeela azpimarratu zuen.
"Eta hori - gehitu zidan apaiz lagunak- Ameriketako Estatu Batuen independentzia
aldarrikapenean dago idatzita, XVIII. mendetik"
Argazkia: http://espiaenelcongreso.com
ahaztu gabe, igaro denaz.
ErantzunEzabatusartu gabe, deitzen ez gaituzten tokietan.
eskerrik asko!
Ezabatu