Nire burutazio eta lanetarako tokitxoa da espazio hau. Konpartitzerik badaukat, hobe.
BILATU
apirila 17, 2017
FOLKLOREA ARRISKUTSUA DENEAN
NO-DOren irudi batzuk ziren, duela berrogeita hamar urte ingurukoak: Torremolinoseko boîte baten kanpoaldean gazte pilo bat itxoiten ari zen, larunbat santuko gauerdiko kanpai hotsak entzuteko irrikan. Berpizkunde Igandeari sarrera emateaz bat jai areto haren ateak zabaldu eta gazteek aste santu osoko iluntasunari agur esango zioten, jai egarriari asetzeko aukera guztiak ahalbidetuz. Matias Pratsen ahots aterziopelatu bezain ongi modelatuak soinu aintzatsua ipintzen zien irudiei, espainiarren debozio alderaezina goratuz.
Amaitu berri dugun asteko egunetan folklorismoak bete-betean hartu ditu beste behin Espainiako kaleak. Erlijio katolikoaren praktikak minimo historikoak markatzen dituenean, paradoxikoki infiniturantz jotzen du nazarenoen kofradietarako sarrera eskabideak. Aldi berean, kuarteletako banderak makil erdian. Zerbait ez dabilela ondo iruditzen zait.
Matias Pratsek berriz ere egundoko erreportaje ikusgarria egin ahal izango luke oraingo espektakuluekin, kontakizunean debozioa, sinesmena eta erritua nahastuz. Eta haren hitzetatik elikatuko litzatekeen publiko zabal batek jarraituko lioke fedean, duela mende erdiko erlijio hertsikeria areagotuz. Ez, definitiboki zerbait ez dabil ondo.
Argazkia: Tere Anda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
gauza larregi, ez dabiltza ondo.
ErantzunEzabatueta beste hainbeste, ez ditugu ondo egiten.
eskerrik asko!
EzabatuBlog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuKaixo lagun ezezaguna! Zure izena emango bazenu agian jaramonik egin niezaioke zure berbaldi horri. Bitartean, segi osasuntsu!!
Ezabatu