Harrotu egin dira bazterrak eta gerra
dialektikoak bere gezi eta bala kolore askotarikoak jaurtiki ditu norabide
guztietan. Parapetatuta, ohiko gotorlekutik segitzen diote gatazka prozesuari
batzuek eta besteek. Ni kezkatuta nago.
Hasteko, espainiar adiskide min asko ditut
eta zin egin dezaket ez direla fatxak, ez ezjakinak, are gutxiago inoren
zapaltzaileak. Espainia maite dute eta begirunea darakutsate euskaldunenganako.
Ez baitira sentimendu kontrajarriak. EITBk badio martxoaren 4an sare sozialetan
eman den erreakzioa testuingurutik kanpokoa dela, bego hor komunikatua. Berdin
dit.
Ni objektiboki kezkatzen nauena da,
otsailaren 8tik euri pittin bat egin duen arren, orain arte inork ez
duela ezertxo ere adierazi zorioneko egun horren saioko eduki
polemikoaz. Euskaldunen artetik ez zen erreakziorik eman ... ezta ere zuzen-zuzenean
inplikatutako espainiar euskaldunengandik; egon badaudela. Zalantzarik gabe, ETB euskalduna
bat ere interesatzen ez zaielako. Eta hori bai dela kezkagarria, erakunde publikoa
sortu eta hogeita hamabost urtetara.
Argazkia: eitb.com
Beharrezkoak dira honelako hausnarketak eta zoritxarrez eskasak ere bai. Sua suarekin amatatzen saiatzea alperrikako lana dugu, hala eta guztir herri honetan eta jarduera horretan milaka aditu daude.Berotasun gehiegi dagoenean ura behar dugu eta ez gasolina. Urak besterik ez digu ekarriko epeltasuna, epeltasun emankorra. Mila esker Josemari! Jesus P M
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Jesus!
Ezabatu