ETAren desarmea iragarri den astean estatu
espainiarrean beste gai batek irabazi dio partida gizarte oihartzunari begira.
Gezurra badirudi ere, talde armatuaren alde bakarreko erabakiak ozta-ozta
eragin du sare sozialetan, horien interesa beste nonbait baitago, eta,
adibidez, txakurren buztanak bibrapen gehiago sorrarazi ditu
herritarrengan balizko betiko "agur armei" mezuak baino.
Sakon aldatu da hedabideen mundua. Ez dauka
zerikusirik duela hiru hamarkadetako eskaintzarekin eta orduan irudikatu ere
ezin ziren bitartekoak ditugu gaurregun nagusiak. Nolako gizartea halako
medioak. Ala alderantziz?
Badirudi txakurren buztaneko auzia duela hogeita
hamar urte konpondu behar izan zela. Horrela izan balitz ez zen orain
bezain zaratatsua gertatuko Kongresuko erabakiaren babes mediatikoa. ETAk ere
desarmerako deliberamenduari hiru hamarkada lehenago jarri izan
balio azken puntua txalotuagoa jazoko zen prozesuaren amaiera. Eta
eszenategi desberdinean egongo ginen. Eta porrota ez genuen hain handia
nabarituko. Eta... Baina, kontuz, zientzia fikziora ari naiz sartzen...
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina