La Trincak galdetzen zuen laurogeietan, denon
ahotsetan egon zen abesti ospetsu hartan. Eta hara non, hogeita hamar urte
inguru geroago teleaurkezle ohi batek eman digun erantzuna: c' est l'
Espagne! Horixe bera ondorioztatzen da, behintzat, Borboiarekin
ezkondu zen emakumeak bihotzeko lagun bati whatsapparen bidez emandako
ihardespenetik.
Panderetako Espainiak bere esperpentoak
erakusten segitzen du, inoiz baino kolore ausartagoekin. Inork uste badu iritsi
dela absurduaren erpinik gorenera, itxoin dezala apur bat eta ikusiko du nola ergelkeriaren
uhinak dimentsio handiagoa hartzen duen, misterioaren ormak dardaran egin gabe,
pertsonala lelo loerazlera ohitu baita eta harripeko istorio sinestezinak
biderkatu arren ... hemen ez da ezer gertatzen.
Bankia eta Caja Madrideko black txartelengatik, sexu jazarpenarengatik eta
PPren legez kanpoko finantziazioarengatik akusatua dagoen pertsonarekiko
bihotzeko laguntza luzatu zion La Zarzuelatik, Jainkoaren graziak bedeinkatuta
(eta Francoren bitartez) direna izatera heldu den bikoteak. Panderetako
Espainia idatzi dut gorago, baina, barka nazatela, pandero joleak ondratuagoak
izaten dira.
Argazkia: www.curiosisimo.com
Argazkia: www.curiosisimo.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina