Hitz horrekin ulertzen dugu bi pertsona edo
elementu bateragarriak bilakatzea. Eta horixe da, hain zuzen,
eguneroko solasaldietara indarrez sartu zaigun gaia. Kontziliatu behar dugu lan
bizitza eta familiarra, diogu gero eta konbentzimendu handiagoarekin. Eta
badirudi ideia horretan adostasuna dela alde guztietatik, baina...
Kontziliazioa nork bere aldetik hasi behar duelakoan
nago. Lehen-lehenik gutariko bakoitzak aldatu behar du
bateraezintasunerako genea. Orain arte gizarteak aintzakotzat hartu ez
duen balorea, egun batetik bestera oinarrizko eskubideen artean sartzea amets
hutsa da.
Baina asko gara zeharo konbentzituta gaudenok eskubide
naturaletakorik funtsezkoena bihurtu beharko litzatekeela kontziliazioa, lan (edo lan eza)ren eraginez giza kolektiboaren erabateko alienazioa emango ez bada.
naturaletakorik funtsezkoena bihurtu beharko litzatekeela kontziliazioa, lan (edo lan eza)ren eraginez giza kolektiboaren erabateko alienazioa emango ez bada.
Gure biloben hazkundearen bertatik bertako lekukoak
garen aiton-amonok ikusten ari gara zein aberasgarria den haien eta gure arteko
harreman afektiboa. Hain zuzen ere, klase aktiboko partaideak gineneko arrazoi
subjektibo mordo batengatik, gure eta seme-alaben artean gauzatu ez zena.
Horrexegatik, ez al da garaia bilobekiko hartu-emanetan modu naturalean
lortutako satisfazioaren hazia, seme-alaba eta gurasoen arteko zirkuluan
eragiteko? Helburua ez da samurra, baina abiatu gabe ez dago inora heltzerik.
Argazkiak:
Argazkiak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina