Urte zaharreko ajeak
sutzar oniriko handi batean erre nahi izan ditugu inoiz askok,
bizitza-ibilbidean barreneko martxa samurragoa izango zelakoan. Baina
errealitate gordina da urte berriari atzean utzitakoaren angelu bertsutik begiratu
behar zaiola, oinetan pilatutako bizipenen talaiatik.
Hamabi
hilabetetako gaizki joanak, alperreko saiakerak eta zorigaiztoko ustekabeak
behin betiko ezereztatu eta etapa berriari indar eraberrituekin ekiterik
balitz, arinago joan litekeela pentsa genezake baina badakigu praktikan motxila eskarmentuzko zamarekin goazela egunez egun betetzen eta,
beraz, behartuta gaude datorrenari bizkar konkortutik begiztatzera, horrek
dituen abantaila eta akats guztiekin.
Bizitza-sutzar
hipotetikoak ez luke bidea leunduko. Galdetu, bestela, Delfin adiskideari,
argazkian ardo erreaz gure aldeko topa egiten ari dela, azken urte zaharreko
ospakizunean. Berak laurogeita hemeretzi errepuierre daramatza sorbalda gainean
eta itxaropenez beterik piztu du sua denetan, hori bai,
eskarmentuzko konkorra urtero erori-jaiki gehiagorekin aberastuta.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina