Ameriketako Estatu
Batuetan Deep State edo Estatu Ezkutua deitu diote, munduko estaturik
boteretsuenaren egiazko politika eragiten duen gobernu ikusezinari. Hau da, Obama
eta enparauaren gainetik iparramerikar gizartearen nondik norakoa markatzen
duen indarra Pentagonoaren sukurtsalek gehi Googleren gisako enpresek gehi Wall
Streetek gehi zenbait epaitegik osatzen dute. Eurak dira barne eta kanpo
politikaren benetako eragileak, oihal atzetik
eta zigorgabetasunetik eszenatokiko panpinak mugitzen dituztenak.
eta zigorgabetasunetik eszenatokiko panpinak mugitzen dituztenak.
Zer nolako pelikula nahi
zuen errodatu El Chapok? Mexikoko Estatu Ezkutua erretratatzen zuena? Horrela
balitz ausart samarra, ezta? Mexikar"stablishment"eko oinarri
ukituezinek droga-munduko dirutzatik onura ateratzen duten bitartean El Chapok negozioan
segituko du, hori bai, ezkutuko estatuaren beste kideen aurpegi ilunak pantailaratzen
ibili gabe. Osterantzean, bala anonimo batek isilduko du betiko, Estatu
Ezkutuak ez baitie traidoreei ordaintzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina