Arte munduko faltsifikazioak eztula baino
antzinagokoak ditugu. Ez da izango egun iruzurren baten albisterik heltzen ez
zaigula eta batzuetan ahoa bete hortz geratzen gara faltsifikatzaileen
iaiotasun maila garaia dela eta. Pintura, historiaurreko ondarea, herri
zeramika edota bitxigintza, abar luze batekin jarraituz: dena da
iruzurgai, dagokien merkatua prest dagoenean edozein eskaintza onartzeko.
Politika artea bada, eta hiztegi
espezializatuetan horrela definitzen dute, politikan ere iruzurra posiblea
dugu. Silogismoa O.H.O-ko azterketarik xumeena gainditzeko gai izango ote
litzatekeen ez dakidan arren, garbi dagoena da politikan faltsifikatzaile ugari
aurki ditzakegula, esfortzu handirik egin gabe, gainera.
Gizakien kontra aritu ezik, nork bere etxean
nahi duena egin dezakeela pentsatu izan dut beti. Horregatik, aurreko astean
PPren EAEko frankiziaren baitako auzia etxez barruan eta isilik geratu izan
balitz ez nuen ezer esango. Baina buruzagiaren errelebo zalapartsuan garaile
atera denak guztiokin hitz egiteko prest dagoela publikoki adierazteak beraz
ezin dela fidatu erakusten du, merkantzia faltsua saldu nahi baitu. Sinesten
dionak bere burua engainatu nahi duelako da, edozein faltsifikazio onartzeko
prest dagoelako.
Argazkia: www.legalitas.com
Argazkia: www.legalitas.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina