Ez dakit zuri, irakurle estimatua,
hispanitateko egunak ezer esaten dizun. Niri, behintzat, bai. Ez zenuen espero,
ezta? Bada, halaxe da, egun hori ongi grabatuta daukat nire gogoan, aspaldikoa
baita mundu honetatikako nire ibilaldia.
Nire herritik guardia zibilak desagertu ziren
arren euren trikornioen itzala ez dago hain urruti. Eta arreta apur bat jarriz
gero gaur inon ospatuko dutenaren oihartzuna entzuteko gai izan gintezke.
Telebistak desfile militarraren irudi espektakularrak eskainiko ditu eta ohiko
espezimen higuingarrien espektro zabalaz - alderdi politiko emergenteetako
ordezkariak barne- gozatzeko parada izango du teleikusle fanatikoak.
Niri hispanitateak erokeria burugabe eta
tristearen irudia dakarkit, indarraren arrazoiak erakutsitako
hits-banitate zoro eta ergela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina