Hirurogei urteko tartea da artikulu
honetako bi irudien artean. Bizitza oso bat. Gaur goizean, nire aldetik zirkin egin gabe bata
bestearen aurrean jarri ditut eta bi une horien artean munduak zenbat bira oso bete
dituen kalkulatzeko gogo barik konturatu naiz, ibili bagabiltzala eta
planetaren azelerazioak gu guztion izaeran erosioa eragiten duenaren
egiaztapenean sinesten dudala.
1955eko nire eskola lan bat |
Bost urteko umetxoa nintzen argazkikoa idatzi
nuenean. Lehen urratsak ziren nire heziketa-ibilbidean eta 1955eko egun hartan
eskolan mojak idatzitakoa diktatu zigun. Auskalo ulertzen ote nuen ezer hitz
jario hartatik. Garaiko metodologiak testu hautatu ortodoxoak behar zituen,
umetxoak espainiar hiritar erantzuleak bilakatzeko. “Los primeros pueblos que vinieron a establecerse a España fueron los
iberos y los celtas…”
Umezaintzako umeekin |
Umezaintzako argazkia: Silbia Maria Seco
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina