(atzoko
hauteskundeetarako, promesak egin zituzten alderdiei eskainia)
NBEren Parisko bilera, 1948ko abenduaren 10ean |
Irakurtzen ari nintzen lehengoan Iokin
Zaitegik sortu eta zuzendutako “Euzko Gogoa” aldizkariaren 1950eko
martxo-apirilaren alea eta edukien artean “Gizonaren eskubidegai guzietaz
Aitorkizuna” tituluko artikuluarekin egin nuen topo. Hain zuzen, oso oker ez
banago Nazio Batuen Erakundeak 1948ko abenduaren 10ean giza eskubideen gain
burutu Aldarrikapen Unibertsala euskaraz argitaratu zen lehen bertsioa da Euzko
Gogoa-rena.
Artikulua sinatu gabe datorren arren, itzultzailea,
itxura guztien arabera, Iokin Zaitegi bera da, garai hartan Guatemalan bizi
zena eta, ezaguna den moduan, estatu hartatik irradiatzen zuen mundu guztira
kultura eragilearen bere magia, gerra osteko euskarazko lehen aldizkariaren
bitartez
Arrasatearraren gizarte-konpromiso sakoneko beste adibidea dugu
itzulpen hori, euskal gizartea une haietan pairatzen ari zena gogoan edukita.
Itzulpena egiteko zein hizkuntzatan oinarritu zen ez dago jakiterik. Iokinek,
hizkuntza klasikoak aparte, ingelesa, frantsesa eta espainiera menderatzen
zituen eta mintzaira guzti horietatik igaro zituen euskarara testu ugari.
Konpara ditzagun Iokinen itzulpena, egun
Nazio Batuen Erakundearen web orrian irakur daitekeena, eta Unescoren Korreoa
aldizkarian 1949an espainieraz argitaratutakoa, hurrenez hurren:
1 Atala.- Gizon guziak, beren eskuko jaiotzen
dira, ta maila berean, eskubide berdiñekin; eta ezagu-argia duten ezkero,
elkarren artean anaikiro jokatu bear dute.
1. atala Gizon-emakume guztiak
aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta
kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
Artículo 1º. Todos los seres humanos
nacen libres e iguales en dignidad y derechos, y dotados como están de razón y
conciencia, deben comportarse fraternalmente los unos con los otros.
30´garren Atala. Aitorkizun onek ez dio iñori
eskubiderik ematen, ez bakarrari, ez baltsari, ez lege-erriari, Aitorkizun
ontan zabaltzen diran eskubideak galarazteko asmoz egin diteken ezertarako.
30.
Atala. Aldarrikapen honetan jasotako ezertan ezingo da
ulertu Estatuari edo talde edo norbanakoren bati Aldarrikapen honetan bertan
adierazitako edozein eskubide eta askatasun deuseztatzeko ekintzak edo
ihardunak burutzeko eskubidea ematen zaionik.
Artículo 30º. Nada en la presente
Declaración podrá interpretarse ene l sentido de que confiere derecho alguno al
Estado, a un grupo o a una persona, para emprender y desarrollar actividades o
realizar actos tendentes a la supresión de cualquiera de los derechos y
libertades proclamados en esta Declaración.
Euzko Gogoa |
Itzulpenak itzulpen, ordea, nire arreta
irabazi duen beste puntutxoa da, “Euzko Gogoa”-ren bertsioaren azpialdean,
euskal bertso ezagun baten estrofa agertzen dela. Aldarrikapenaren adin
nagusitasuna kontuan izanda – 67 urte beteko ditu aurten- eta oraindik puntu
askotan ezer gutxi aurreratu dela ikusita, pentsatzekoa da Iokinek susmo txarren
bat bazuela, paperak edozeri euts ziezaiokeelakoan. Bertsoa hauxe dugu:
“Altzak ez du biotzik, ez gaztanberak
ezurrik; enian uste errraiten ziela aitonen semek gezurrik”
Ba, hori, atzoko irabazleen promesak bete
daitezela, aitonen semeekin aldera ez ditzagun.
ederra.....!!
ErantzunEzabatuaste onda izan
Eskerrik asko! Berdin!!!
ErantzunEzabatu