Aitzitik, nik ere, barrearen onuraz
konbentzituta, irakurleari pista batzuk eman nahi dizkiot. Debalde, gainera.
Begira: zerrendatxo batean gaixotasunaren balizko zenbait kausa idatziko ditut, negarra sorrarazi beharrean irakurleari barregura eman behar diotenak. Zoaz
poliki, lagun, eta ikusiko duzu zein ondorio goxoa duen barreak. Erreza
da.
A.- Jorge Fernandez espainiar Barne
Ministroak esan berri du guardia zibilak ez direla EAEtik sekulan joango.
(Arnasa hartu soseguz eta ekin barreari)
B.- Raxoyren iritziz ustelkeria ez da bere
alderdiaren arazo estrukturala. (Arnasa ... )
C.- Obamak mila dolar baino gutxiago dauka
bere kontu korrontean (Arnasa ...)
D.- Franciscok esan du Mahmud Abbas
palestinarra bakearen aingerua dela (Arnasa ...)
E.- Esperanza Agirre eta Cifuentesek otoitz
egiten diote San Isidrori, enplegua sor dezan (Arnasa ...)
F.- (Irakurri gaurko egunkariko titularrak
eta nahikoa duzu zure zerrenda propioa egiteko)
Badut biñeta bat, nun "turno de preguntas" horretan, txanda duenak, atrilean den politikariari galdetzen dion:
ErantzunEzabatu- ¿Cuando no les vemos, también se ríen de nosotr@s?
eta hizlaria barrez lehertzen da, ezta? Guk ikasi behar dugu horien gain barre egiten. Ondo segi!
Ezabatu