Txuleta zalea izan nintzen. Ez naiz
harategian eros daitezkeen horietaz ari, era guztietako azterketetarako
betidanik erabili izan diren paper txikiei buruz baizik. Ekaina azterketa hila
dugu eta ziurrenik ikasle asko fidatuko da ezkutuko "laguntxo"
horretaz, ikasitakoak heltzen ez duen datua irisaraz diezaion.
Aitortu behar dut txuletek une larri ugari
ekidin dizkidatela. Eurei esker desertuko ordu luzeak saihestu nituen ikaslea
nintzela eta oraindik ere amesgaizto askotan txuletaz inguratuta ikusten dut
nire burua, estualdietako salba ohola ukatzen didatela izututa.
Unibertsitaterako hautaprobak izan berri dira
eta ikasgeletako zaintzaileen ardura handienetakoa zen, ikasleek euren gainean
tramankulu elektronikoren bat izango ote zuten. Kopiatzeko sofistikazioa
ikaragarri hazi da, eta gero eta bitarteko irudiezinagoak antzematen dira
azterketetan.
Ene ustez, ordea, ohiko txuletek abantaila
zeukaten egungo sistemekin alderatuta: oharkabez, txuletan idaztearekin
kopiatzaileak zertxobait ikasten zuen. Eta zertxobaitetan lagunduko
zidatelakoan nago.
Argazkiak: Internet
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina