BILATU

apirila 20, 2011

TROITIÑO ETA AZNAR


Espainiar Nazio-Audientziak Antton Troitiño berriro atxilotzea eskatu du, duela egun batzuk aske libre geratu ondoren. Aitortu behar dut Troitiño libre uzteak arreta irabazi zidana, kartzelaldi luzeago batekin zegoela zigortua uste bainuen. Badira kasuak –eta ez dut hildakoen pisu absolutua balantzan jarri nahi, noski- ustez delitu txikiagoarengatik kartzelan urte gehiago daramatzatenak.

Orain kartzelara sartu nahi dute berriro, beste sei urte egin ditzan. Ulertzen ez dudana da zergatik utzi zuten aske. Legez kontra atera bazuten, ene uste apalean, aske utzi zuen epailea kondenatu beharko lukete orain. Bera baita, “gizarte dardara” sortarazi duena. Eta epailea legearen arabera aritu bazen, orain dimititu beharko lukeelakoan nago. Baina, agian, inozo samarra naiz eta ez da horrelakorik haren burutik inondik ere igaro.

Eta gaurko idazkiño hau ireki dudala aprobetxatuz, galderatxo bat fiskalei: Ez al dute Aznar Jaunaren kontra aritu behar? Niri, behintzat, sekulako “gizarte dardara” eragiten dit espainiar presidente ohiaren edozein ateraldik. A! Eta dardaraz gain, baita higuina ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina