Azken aste honetan bi lagun handik laurogeita hamar urte bete zituzten. Laurogeita hamar urte luze, osasuntsu bizi izan dituzte. Azpimarragarria da biek landu izana, modu ezberdinetan bada ere, musikaren artea. Bata profesionalki eta bestea guztiz afizionatua, eta biek esperientzia luzea dute.
Lehenengoa Sabin Salaberri da, Aramaioko
gasteiztarra, konpositore, interprete, zuzendari eta ekintzaile nekaezina,
musika ibilbide zabala duena. Euskal Herri osoan miretsia, bere hamarkadetako
lanaren aitorpen gisa jasotzen ari da omenaldiak. Berriro ere lerro hauetatik
nire zorionik beroenak berarentzat.
Bigarren lagun laurogeitahamar urtedun berria Blanca da, gasteiztar petoa. Txikitatik musikari lotuta, etxe barruan garatu du bere zaletasuna, eta aldi berean Arabako hiriburuko zenbait elizatan ekarpen puntualarekin organista lanetan. Egun bere elizan organo jolearen betebeharretan jarraitzen du, eliztarren poztasunerako. Musikaren bitartez bizitzaz gozatzeko aukera indarrean du oraindik. Ahalmen zoragarria. Bihoazkio nire aitortza eta zorionak lagun maitagarria dudan Blancari ere.
Argazkiak: Michel Martinez Vela (apunte de Sabin Salaberri), JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina