Botereak usteldu egiten du eta erabateko
botereak... goitik behera. Horrela zioen pentsalari ospetsu batek eta eguneroko
praktikak argi asko erakusten du intelektual hura ez zebilela oker. Botereari
mugak jarri behar zaizkio demokraziaren zutaberik sendoena eroriko ez bada. Baina
bestalde, egia da ere botereak ahuldu egiten duela... eta botererik ezak are
gehiago. Beraz?
Asteburuan alderdi politiko baten ordezkariak
bilduta egon dira euren kongresu nagusian eta nola amaitu den ezaguna den arren auskalo nola bideratzen den prozesu berria. Dakidana da, gaurtik antzeman genezakeela
alderdi horrek hautatzen duen bideak zerikusirik ote duen botere bakarreko
demokraziarekin ala ateak zabalik geratzen zaizkion botere konpartitutako
demokraziari.
Podemos-ek ez dio bere buruari bidea erraztu estatuko politikagintzan demokraziaren freskotasun suspertzailearekin jarduteko. Hastapenetako itxaropenetik oraingo ekaitz nahastailera pasatu da bere burua akabatzeko antzez-tragediarantz gidatu baitu, espektakuluaren lekukook gidoia ulertu gabe.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina