Iragan mendeko hirurogeien amaieran
geunden. Donostiako EUTGren instalakuntzetatik, gure aurrean
eraikitzen ari zen errepideko testiguak ginen. Azpiegituraz gehien zekitenen
esanetara "autobidea" genuen obra hura, eta nik nirekiko galdera
egiten nuen, probintzia barrukooi Donostiara iristeko bide berri hark
zein nolako abantailak ekarriko zizkigun (1) Gero, Auñamendi Entziklopedian
irakurri ahal izan genuen AP-8 autobidean kotxeek 100 kilometro orduko abiadura
hartu ahal izango zutela.
Urteak igaro dira, kotxea
"aparkartzen" hasi naiz garraio publikoaren mesedetan, eta AP-8
autobidean gero eta konplikatuagoa da ordubete batean 100 kilometro egitea,
etengabeko obrak direla eta. Eta hara non, orain irakurtzen
dugu etorkizun hurbileko errepideen diseinua patentatu duela Amazon enpresak. Horren arabera, autobideak eta beribilak elkar konektatuta egongo ei dira trafikoaren jariora egokitzeko. Automobil autonomoak arazorik gabe zirkula daitezen autobideko erraila identifikatuko du sistemak. Eta, gehitzen dut nik, Amazoni esker kontrolatuagoak egongo gara.
Baina iruditzen zait hori guztia beranduegi datorrela niretzat.

(1) Donostiarrek ez zekiten non zegoen probintzia.
Argazkiak: DEIA, Amazon
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina