Zuzenbide Fakultateko kafetegian, ordea, denek dakite erantzun teoriko hori aspaldi baliogabetu zela. Eta aspaldikotasuna ez dagokio, otoi!, Raxoi peperoaren agintaldiari, galiziarraren tormentua oso luzea iruditu bazaigu ere.
Platon bera ere zalantzan zegoen, bere Legeak
eta Errepublika elkarrizketetan islatutako gizarte bizitza zuzen zezaketen
hiritar ondratu, zintzo, ustelezin eta eskuzabalen taldea ez ote zen
berehalakoan printzatuko. Eta beldurtu egin zen, justizia eta ordena hutsaren
hurrena gerta baitzitezkeen, gizaki perfektua entelekia baitzen (eta da
oraindik ere) eta ustelkeriarako txinparta edozein unetan eman zitekeen
pertsonarengan.
Orduan, izenburuko galderak ez al du
irtenbiderik? Irtenbiderako itxaropena ez nuke galdu nahi. Baina zaila ipini
dit gure artean nagusitu den pasteleo politikoak. Justiziaren ezinbesteko
printzipioak ez traizionatzeko gertu dauden pertsonengandik bakarrik etor
liteke justiziarekiko konfiantza berreskuratzea. Justiziak inongo
legebiltzarretako talde maioritarioen interesetara dantza egiten duen
bitartean, ordea, justiziaren objektibitateak amets hutsa izaten segituko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina