Kondoiek, Ibañez marrazkilariaren TIA espioi
agentziak eta Jorge Fernandez Barne Ministroak zerikusi handia dute
Celtiberiaren entramatuan. Ez da txantxetakoa. Bestela, irakurri ondoko istorio
polita.
Condonia enpresa katalanak Ministerioaren “Centro
Nacional para la Protección de las Infraestructuras Críticas” (CNPIC)
deritzanaren Interneteko domeinua bereganatu du, erakundeari sarerako helbidea
berritzea ahaztu zitzaion eta. Detailetxo administratiboa, hain zuzen, Spain
markaren sendotasuna ostera frogatzen duena.
Orain Jorge Fernandez ministroaren morroiak
negoziaketan ari dira kondoietako arduradunekin, hanka sartzea zenbat dirurekin
konpon daitekeen ikusteko.
Kondoietako zuzendariaren exigentzia
ekonomikoaz jabetuta, "Mo me
jodas" erantzun bide zion TIAko Super buruzagiaren CNPICeko homonimoak.
"Gure lana horretan laguntzea
da" aseptiko batekin itxitzat utzi zuen operazioa, diotenez merkatuko
preserbatiborik sexyenak saltzen dituen tipo argiak. INRI gehiagorako, Jorge
Fernandez Opusekoa bide da. Eskarnioa.

