Aitortu behar dut zurrunbiloaren hastapenetan
dena udako ekaitz baten antzera amaituko zela pentsatu nuela. Ez hori bakarrik,
baizik eta publikoki adierazi nuen katalanen beste pultsutzat hartzen nuela
hura guztia. Kontzertu ekonomikoaren antzerako formularen batekin konformatuko
zirelakoan nengoen.
Okertu egin nintzen eta Kataluniako
gizartearen atzoko erakustaldiak garbi utzi du aspaldiko esaera zaharraren
egia: gogoa denean aldaparik ez. Azkenik horixe azaldu baitute "polakoek":
gogoa ziotela espainiar establishment-ari euren etorkizuna erabakitzeko
eskubidea eurei dagokiela adierazteko.
Gizarte katalanak erakutsi digu posible
dela. Guk ere ahal genezake. Uste dut, ordea, pixka bat aldatu beharko
dugula gure sektakeria kronikoan. Bidean al gaude? Pentsatu nahi nuke baietz,
aldaketarako gogoa badugula.
Argazkiak: El Pais eta Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina