BILATU

uztaila 07, 2014

KUTXABANK, ESPERANTZA ZAPUZTUA

Nire lehen harreman finantzeroa Aurrezki Kutxa batekin Unibertsitaterako diru-mailegu bat eskatu nuenean izan zen, 1966an. Ez dakit zenbat paper sinatu behar izan nuen Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa-rekin, artean "creditos al honor" esaten zieten haietako bat eskuratu ahal izateko. Urteko 35.000 ziren eta nor beraren ohorea gutxi zelako nonbait bermatzaile pare baten babesa ere aurkeztu behar genuen. Karrera amaitu ondoren itzuli behar zen diru osoa gehi interesak, gure ohorea garbi utziko bagenuen.

Hamarkadetan joera berezia izan dut aurrezki kutxetarako, euskaldun gehienon antzera, eta eroso sentitu naiz tratuan. Kutxen edozein bulegotara sartzean, bazirudien etxeko luzapen batean geundela, nolabait esatearren, sendiaren diruak toki seguru batean zeudela iruditzen zitzaigun eta. Eurena ez zen bankuren hoztasun tipikoa eta gure funtsen ohiko kudeatzailearengan konfiantza osoa jartzen genuen.

Kutxen arteko harreman laukiak ere sinpatia pizten zuen gure izpiritu ameslarian. Eta batuko balira, euskal kutxa bakar bat sorraraziz? Nafarroakoa ere sisteman genuen, Federazio famatu hartako kidea baitzen beste hiruekin batera. Zertara itxaroten dugu euskaldunon Kutxa bakarra jaioarazteko? 

Baina gauzak okertzen joan ziren gu askoren txundidurako. Hain erreza zirudien prozesua nola arraio desbidera zitekeen hainbeste? galdetzen genion gure buruari, ikusten ari ginena ezin sinetsiz. Itsukeria izan zitekeen arrazoi bakarra. Eta sektakeria. Edo alderdikeria, berdina dena.

Gero etorri zen Europa, edo hori esan zitzaigun behintzat gobernuko instantzietatik. Eta kapitalaren zerbitzupeko makineria birrintzaileak  ametsak debekatu zituen eta aurrezki erakunde haiek desegin zituzten. 

Eta adierazi zitzaigun banku pribatua sortu beharra zegoela. Noski, betiko munstro boteretsu eta higuingarriaren  ad maiorem gloriam … eta banaka batzuen irabazi partikularren hazkunderako. Eta izena ipini zioten: Kutxabank, gu askoren baitan amesgaiztorik txarrenetan ere irudikatu ezin genuen irudi merkantil okerrerazle bihurriarekin. Eta esan zitzaigun Kutxabankek euskal izpiritu ekintzaileari sostengu ematen segituko zuela.

Horregatik, ziurrenik, orain Athletici lagunduko dio hurrengo lau denboralditan. Eta puntu honetan, 1966ko ohoreko maileguak gogoratzen ditut. Tamalez, euskal Kutxei ohorea lapurtu dietela uste dut eta bere tokian duintasunik eza zabaldu dute, eskukada beteez.

3 iruzkin:

  1. Kaixo guztioi,
    Mr izena, Rugare Sim da. Holandan bizi naiz eta gaur egun gizon alaia naiz? eta neure buruari esan nion nire egoera txarrean salbatu ninduen mailegu-emaile batek, mailegu bila dabilen edozein pertsona aipatuko dudala, zoriontasuna eman zidan eta nire familiari, mailegu bat behar nuen 300.000,00 nire bizitza osoan zehar hasteko Aita bakar bat naizela eta 2 haurrekin ezagutu nuen zama zintzoa eta Ala beldur gizon mailegu-emaileari 300.000 € -ko maileguarekin laguntzen didana, Ala beldurrezko gizona da, mailegu beharra baduzu eta mailegua ordainduko duzu mesedez, jarri harremanetan berarekin esan iezaguzu (jauna, Rugare Sim) berari aipatzen zaiola. Jarri harremanetan Mohamed Careen jaunarekin posta elektroniko bidez: (arabloanfirmserves@gmail.com)


    Maileguaren eskaeraren inguruko informazioaren inprimakia
    Izena......
    Erdiko izena .....
    2) Generoa: .........
    3) Maileguaren zenbatekoa behar da: .........
    4) Maileguaren iraupena: .........
    5) Herrialdea: .........
    6) Etxeko helbidea: .........
    7) Mugikorraren zenbakia: .........
    8) Helbide elektronikoa ..........
    9) Hileroko Errenta: .....................
    10) Lanbidea: ……………………….
    11) Zer gune egin zenuen hemen inguruko ......................
    Eskerrik asko eta zorionak.
    Posta elektronikoa arabloanfirmserves@gmail.com

    ErantzunEzabatu
  2. Mailegu erosoa behar al duzu zure gustura egoteko? % 3ko interes-tasaren mailegu bat eskaintzen diegu bertako eta nazioarteko mailegu-emaileei. Ziurtatuak, fidagarriak, fidagarriak, eraginkorrak, azkarrak eta dinamikoak gara eta lankidetzan aritzen gara. epe luzerako mailegua ematen dugu gehienez 2 eta 50 urte bitartean.

    Zorra ordaintzeko, negozioa sortzeko edo beste arrazoi batengatik behar duzu mailegu zuzen, erraz eta merkean? Hala bada, jarri gurekin harremanetan mailegu bat lortzeko.

    Eskaintza pertsona serioentzat da.

    Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: (fredmorefinance@gmail.com) (fredmorefinance@hotmail.com)
    WhatsApp: +919654763221

    Ziurtatuta gaude,
    fidagarria, eraginkorra, azkarra eta dinamikoa.

    Agur bero bat,
    Fred More
    fredmorefinance@gmail.com

    ErantzunEzabatu
  3. Mailegu erosoa behar al duzu zure gustura egoteko? % 3ko interes-tasaren mailegu bat eskaintzen diegu bertako eta nazioarteko mailegu-emaileei. Ziurtatuak, fidagarriak, fidagarriak, eraginkorrak, azkarrak eta dinamikoak gara eta lankidetzan aritzen gara. epe luzerako mailegua ematen dugu gehienez 2 eta 50 urte bitartean.

    Zorra ordaintzeko, negozioa sortzeko edo beste arrazoi batengatik behar duzu mailegu zuzen, erraz eta merkean? Hala bada, jarri gurekin harremanetan mailegu bat lortzeko.

    Eskaintza pertsona serioentzat da.

    Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: (fredmorefinance@gmail.com) (fredmorefinance@hotmail.com)
    WhatsApp: +919654763221

    Ziurtatuta gaude,
    fidagarria, eraginkorra, azkarra eta dinamikoa.

    Agur bero bat,
    Fred More
    fredmorefinance@gmail.com

    ErantzunEzabatu