Aranburu, notak hartzen, Arrasateko Udal pleno aretoan, 1979.12.06 |
Bi maisu
izan nituen nire kazetaritza-ibilbideko hastapenetan. Lehena Luis Alberto
Aranberri "Amatiño" Zeruko Argiako bere "Zenbat gara"
sailaren bitartez eta bigarrena berriki hil den Javier Aranburu hondarribiarra.
Javier teoriaren irakaslea izan zela esan nezake, eibartarrari ofizioko
praktikaren ildo malkartsutik aurrera egitea zor diodan bitartean.
Aranburuk
teoriaren ezkutuetatik bideratu ninduen Deia egunkariaren 1977ko aurreneko
urratsetan, alde batetik lankideentzat eratu ohi ziren ikastarotxoetan eta,
bestetik, nire eskabideei espresuki eskainitako klase partikularretan.
Oraindik paper zaharren artean gordetzen ditut apunte gisa
Javierren zientzia ekarpen haiek. Jakina, berrogei urte luzeko eskarmentuan kazetari erreferente gehiago izan
ditut baina hasiera lanbrotsu hartako bi argi dorreak aipatutakoak gertatu
zitzaizkidan.
Javier
Aranbururekin adiskidetasuna landu ahal izan nuen gero. Euskalgintzaren
entramatuko toki askotan izan ginen kideak eta berarekiko nire miresmena azaldu
nion sarritan. Pieza osoko gizakumea genuen, kazetari fin eta langilea.
Eskola zaharrekoa izan arren kazetaritzaren eboluzio etengabera
zegoen abonatua hondarribiarra, osoko profesionaltasuna erakutsiz.
Euskal
kazetaritzaren historian leku nabarmena irabazi zuen berezko merituz Javier
Aranburuk. Berarekin zerbait ikasi genuonoi dagokigu Javierren balioei aukera
ematen segitzea, kazetaritzaren oinarrizko elementuak ahaztu ez daitezen.
Kazetaritza berriko hainbat profesionalek duintasuna zer den ez dakitenean
Javier Aranbururen ikasgaiak praktikara eraman beharrezkoagoak ditugu,
profesioaren etika deontologikoan sinesten jarraitu ahal izateko. Beti arte,
Xabier!
......aupa ba.
ErantzunEzabatuizan ongi aita.
ongi izan!
Ezabatu