Utz diezaiogun, behin betiko, gaia bueltaka
ibiltzeari ezbai antzuetan: kultura kohesionatu bat sortzeko gai ez bagara...
agur euskal kulturari! EzBerdin Berdinak-ek gure izatearen berezko dena
zaintzeko premiazko beharraren kontzientzia piztu nahi du, azaleko
desberdintasunen barrutik. Zer da guretzat berezkoagorik hizkuntza baino, gure
desberdintasunak gorabehera berdin egiten gaituena? Ezin dugu hori zalantzan
jarri, gizarte zein kultura aldetik dauden desberdintasun-egoera ugari ditugun
arren.
Euskarak adierazten du desberdin izatea,
gizarte-berdintasunaren barruan. Bihotzetik ahora agertzen den hizkuntzak
adierazten du bidea, burutik abiatuta ziurrenik ahaleginean galduko
bailitzateke. Iragan ostiralean Europa Jauregian Olabide ikastolako umeek
erakutsi zigutena da formula, eta ez artifiziozko saloi ponpoxetatik
datorkiguna. Eta, kontuz!, bizi dugun
une kritikoa ipurdiz gora jartzea gai garela sinesteko lanabes bakarra baitugu.
Zein den? Garbi: borondatea. Ez dago besterik. Baina hori ez da dendetan
eros daitekeen gaia. Bere bila atera behar dugu egunero, etsi gabe.
Nork esan zuen erraza izango zela? Bai zera!!!
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina