Ez dago oso argi Jack Swigert astronautak "Houston, arazo bat dugu" esan zuen edo iragan hurbilaz ari eta estualdiaren berri ematean, "Houston, arazo bat izan dugu" erabili zuen. Teoria guztiek apuntatzen dute pentsatzera azkena izan zela Swigerten esaldia, baina historiarako jaso denak tentsio handiagoa ematen zion gaiari eta hura egonkortu da.
Gauza da, gaur egun, okertzeko egiteko
beldurrik gabe, orainaldi trinkoa erabil dezakegula gure kontinentean gertatzen
ari dena azaltzeko: “Europa, arazo bat dugu” Mundu mailan gaizkiaren benetako
islapena da Europan barreiatzen ari dena. Frantzian gertatutakoari erreparatuz,
soilik, sistema demokratikoa bera zalantzan jartzeko gai den eskuin faxistoidea
nagusi dela, dardara sorrarazten da. Nora joan dira iraultzaren balioak? Zer
demontre bihurtu da Europa progresista eta sozialki konprometitua? Ez naiz inozoa,
baina zer esango lukete Monnet, Spaak, Schumann eta abarrek burua altxatuko
balute? Nora goaz?
Europa, arazo (handi) bat dugu”. Jack
Swigertek konpondu ahal izan zuen. Gureak ba al du irteerarik?
Argazkia: espacioconvexo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina