Axola behar al dit Ameriketako Estatu Batuek Palestina UNOren kide oso gisa sartzeari betoa jarri izanak?
Axola behar al dit Irak eta Israel giza elkarbizitzarako ezintasuna berresten
duen gerra berri batean aritzeak?
Axola behar al dit munduko gobernuek arman gehiago inbertitu behar dutela uste
izateak?
Axola behar al dit etorkizun zalantzagarri baten bila atzo, gaur eta bihar
milaka lagun Mediterraneoko europar ertzetara iristeak?
Axola behar al dit gure gizartean, larruazalean dardara apurtxo bat baino
sentitzen dugun bitartean era guztietako eta norabide guztietako indarkeria
gailentzeak?
Axola behar al dit, gu guztiok lepo zuriko krimenen sindikatu batek zuzendutako
kontzertu ekonomiko global baten menpekoak izateak?
Axola behar al dit gure erabakietan gero eta indibidualistagoak agertzeak?
Axola behar al dit ez dakidan nongo futbolari baten lesioa prentsa orokorreko
lehen orrialdeko albiste izateak?
Axola behar al dit hurrengo oporraldian, nire helburua ziren Maldivetara joan
barik etxean geratu behar izateak?
Erantzun iezaiezu aurreko galderei zeure baitan. "Axola behar dit"
irabazten badu, munduaren prozedura eta jokabide orokorraren aurka zoaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina