Susto handia hartu nuen, bat-batean abuztua amaitu zela uste izan nuelako. Baina ez, oker nengoen nire pentsamenduan. Gertatu zena da futbol ligaren hasiera aurreratu dela, eta horrela oinezkook dagoeneko bete-betean murgilduta gaude gure gizarte honen benetako leit motivean.
Franco berriz
aipatzea alferrikakoa iruditzen zait kasu honetan, baina ezin dut alboan utzi.
Garai hartan esan ohi zitzaigun diktadoreak futbola programatzen zigula
benetako arazoak ahazteko. Eta, orain? Nor da diktadorea? Futbolaren drogak
kontzientzia indibiduala eta kolektiboa moteltzen duelakoan nago. Prentsa
idatziko orrialdeen kopurua, irrati eta telebista orduak ez dira inoiz
iritsi, gaizki deituriko errege kirolari (edozein kasutan errege ikuskizuna
izango da) egun eskainitako tokia dela
eta; mota guztietako edizio digitalak ahaztu gabe, noski Eta zentzu horretatik,
haur, gazte eta nagusien arteko alienazio maila kezkagarria bilakatu da.
Tira, agian
beste galaxia batean bizi naiz eta ez naiz konturatzen mundua borobila dela...
futboleko pilota bat bezala. Beraz, beste alde batera begiratuko dut... eta
abuztu honetaz gozatzen jarraituko dut.
Neri ere hori gertatu zait. Aupa zu eta mila esker.
ErantzunEzabatueskerrik asko zuri!!!!ª
Ezabatu