Idazkiak, hausnarketa
publikoak, ikus entzunezko mezuak, elkarretaratzeak eta abar alperrekoak bide
dira, ez dute ezertarako balio izan. Zentzun gabeko bizimodu arriskutsura
itzultzen ari gara, hemen ezer gertatu izan ez balitz bezala. Edozelan ere, ez
noa ikasgai moralik ematera, ez bainaiz inoren argi dorrea eta nahikoa daukat
nire ortutxoarekin, besteenetara sartu barik.
Baina nolabaiteko eskubidek babestu beharko nindukeelakoan nago. Ozeanoa
zeharkatzera doan itsasontziari nazioarteko arautegiak salbamenduko txalupak
eraman behar dituela gogorarazten dion bezala, edota hegazkinean flotagailuak
derrigorrezkoak direla baieztatzen zaigun antzera, ez dut ulertzen zergatik pandemiaren eragin
hiltzailea errotik erauzi ez den bitartean hiritarron eskubide guztiak ez diren
errespetatu behar. Nork bermatzen dit niri, adibidez, atenditzen ari zaidan osasun
zerbitzuko profesional horrek osasun neurriak bete dituela?
Lege entramatuak erdi umezurtz uzten nauen bitartean, nire eskubideari iseka
egiten dioten guztiak madarikatuko ditut. Zoritxarrez, ez daukat beste armarik.
Argazkia:Ekain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina