BILATU

abuztua 28, 2017

GURE GARAIA



Goiz aldeko argitasunak  orkatzak zelatzen sarri harrapatzen nauen zuhaitzaren itzalean nago eserita. Abuztuko arratsalde argitsua da, eta kilometro karratutako bakartasunean entretenitzen ari naiz, nire aita zenaren aldizkari  baten irakurketan. 1955eko Nuestro Tiempo agerkaria ekarri dut nirekin,  aitak ere garai hartan zapaldu zituen bazter ezkutuetara.

T.S. Ellioten antzerkiaren nondik norakoak ditut irakurgai, baina berdin lioke beste edozein gaik. Lerro hauek idaztera ipini nauena ez da artikuluaren edukia izan, nagoeneko testuingurua baizik: hirurogei urte ondoko eszenategi berdina daukat begi aurrean, lore usaintsu berdintsuekin, harkaitz eta bidezidor berdinekin, haize epeltxo berdinarekin. Areago, geriza eskaintzen didan zuhaitza bera ere hementxe egongo zen duela sei hamarkada.
 

Eta inguratzen nauen naturak isilean adierazten dit  instanteko argitxo bat garela zeru mugagabeko neurri ulertezinetan. Belakien karranka sarkorrak datozkit urrutitik eta ziur nago aitak ere entzun zituela inoiz, ni nagoen tokian.

Argazkia: Tere Anda 

1 iruzkin:

  1. ZORIONAK !!!
    Edurnek ere izango du horretarako aukera. Leku berdinean, harkaitz eta bidezidor berdinekin....

    IZAN EGUN ON !

    ErantzunEzabatu