Egin al dezake nork nahi duena bere
diruarekin? Printzipioz bai, jakina. Horretarako da norberarena. Sakonduz gero
galderaren zentzuan aurki genitzake baldintzagaiak hain baieztapen borobila
urra lezaketenak. Ikuspuntu etiko eta sozialak erabil litezke diru pribatuari
mugak jartzeko eta, beraz, jabetzaren kontzeptua erlatibizatu egin
genezake. Etiko al da futbolista batengatik 222 milioi
euro ordaintzea? Nik ez daukat erantzunik. Duela urte batzuk galdera berdina
egin nuen beste ostikalari batengatik -ahaztu dut izena- 60 milioi pagatu
zirenean. Mundua erotu al da? Ez dakit.
Dakidana da tiroak erratzen ari garela.
Neymarren salerosketaren haritik irakurri nuen diru horrekin berrogei maserati,
hogeitabost ferrari, zazpi luxuzko itsasontzi… eros litezkeela. Albistea
sinatzen zuenak areagotu egin zuen nire harridura: horiek al dira gizarteari
interesatzen zaizkion adibide alderagarriak? Maserati? Yateak? Burutik sano al
gaude? Kezkatu beharko gintuzkeena da, esaterako, brasildarraren operazioko
sosekin euskal unibertsitate publikoen urteko ikerketa gastuaren halako lau
bider finantza litekeela. Polita, ezta?
NAZKA (maiuskulaz idatzia) ematen dit ZIRKO honek.
ErantzunEzabatuEta mundua, dagoeran egoeran izanda, babesa ematen diotenek ere...errespetua galtzen hasi natzaie.
IZAN EGUN ON !
Zure iruzkinaren tiroak bete-betean asmatu du
ErantzunEzabatu