ASUN, EDUARDO ETA GLORIOSOAREN ZALE JATORREI, AUPA BATEKIN
Iragan ostegunean idatzi nuena gogoratuz ekingo diot gaurkoari. Zinez baieztatzen dut, leinu batekiko identifikazio
hurbiletik sortu zitzaidala deskribapena. Uhin zuri urdinaren erdigunean
ikusi nintzen une batez eta adiskide askoren eskutik helduta sentimendu
"gloriosoa"z bat egin nuen.
Larunbateko ordu berantiarrek, ordea, euforiaren desaktibazioa ekarri zuten eta pena puntu batek goibeldu zuen nire animoa, baina suspertu egin nintzen ametsak iraun duen bitartean polita izan dela pentsatu bainuen. Eta bizitzak halako azeleragailuak behar dituela egiaztatzeko prest nengokeela iruditu zitzaidan. Horrek ez du adierazi nahi futbol zelaietako bezero bihurtuko naizenik. Baina agian hobeto uler nitzake astero-astero beren herri sentimenduak estadiumetako harmailetatik haizatzen dituzten zaleak. Bada hori, futbol finalari nire tartetxoa ere eskaini diodala, eta merezi izan du.

Argazkia: Eduardo Valle
A zer parea!!!! Bikote ederra benetan!!! Beti alaves!!!!
ErantzunEzabatueskerrik asko, Jesus!
EzabatuOna!
ErantzunEzabatuAupa Asier!
Ezabatu