Ezagutu nuen Abrotano Macho oso gaztetik maiz
erabiltzen zuena. Nik xanpu bereziarekin garbitzen nuen ilea. Eta baziren beste
zenbait lagun asunak irekitzen jartzen zituztenak, behin hotzituz gero likido
harekin buruan igurtzi suabeak emateko. Denok kezka handi batek harrapatuta
geunden gure gaztaro urrun bezain inozoan: geratuko al gara burusoil? Aitak
duintasunez eta, esango nuke, urguilu puntu batez ere zeraman bere burusoiltasuna,
baina niri ez zidan graziarik egiten etorkizunean antzerako estanpako
protagonista bilakatzeak.
Nire bizitzaren aldi hura gogoratu nuen
lehengoan telebista aurrean eserita nengoela, merkatal iragarkiek ilea
galtzearen kontrako erremedioen eskaintza egiten zidaten bitartean.
Ikaragarria, aizu, balizko bitartekoen kopurua! Formula magikoak aurkezten
zitzaizkidan, alopeziako etsipenean erortzea saihesten laguntzen bide duten
krema, ukendu eta pozima miragarri zenbatezinak, antzinako kalakarien eslogan
berdintsuak erabiliz.
berdintsuak erabiliz.
Telebistari begira nengoela oroitu nuen behin
Mexikoko egunkari batean irakurri nuena: zure aita burusoila bada, lasai egon,
zeu ere izango zara eta. Gainera errotatiboak garbi uzten zuen zein den ilea
iraunarazteko sistemarik onena: kutxatxo bat. Ilea erori ahala bertara sartu
eta hantxe gordetzea da hoberena... norbaitek kutxatxoa sutara edo zabortegira
bota bitartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina