Aurtengo ekainean irakurtzen genuen, BBC
Newsen arabera euskal hezkuntza sistema Europa osorako zela eredugarria.
Euskaldunok hezkuntzaren bidez berrinbentatzen garela zioen telebista bidezko
erreportajeak. Eta hemen aintzazko kanpaiak jotzeari ekin zitzaion sektore
askotan. Ez zen gutxiagorako!
Ikasi ezagutzera, ikasi egitera, ikasi elkar
bizitzera eta ikasi izatera; horiexek bide dira Unescoren iritziz heziketa
aproposerako oinarrizko kontzeptuak eta euskaldunok ei ginen urrezko arautegi
hori hoberen ulertu zutenak. Baina...
Orain dator PISA txostena eta adierazten zaigu
oso-oso desbideratu eta oker gabiltzala hezkuntza sistema zuzenaren ardatzetik.
Eta kopiatu behar dugula Gaztela Leongo planetatik. Eta gure urguilua zaurituta
geratu da, oso minduta, zer gertatzen ari den galdetzen diogula gure ego
jipoituari.
Non dago bi eszenategi kontrajarri horien
arteko marra bereizlea? Hemen ez du balio "in medio virtus"ek.
Dena den, balizko kataklismoaren aurrean beti gogoratzen dut egoerarik
txarrenetatik ere aukerak jaio daitezkeela. Eta bizitza-ibilaldia eragozpenen
kontrako lehia bilakatzen dela, aurrera joko bada. Zilbor hesteari begira
geratu gabe, arrakastaren biguntasun goxoan ere hobekuntzarako jarrera aktiboak
markatu behar du iparra. Berdin-berdin, porrotean. Jantziak urratzeak burua
galtzearen hurrena litzateke, hots, betiko galera. Horregatik, etengabeko
hausnarketari horren gaineko konbentzimendutik heltzea dagokie pertsonari eta
giza kolektiboari, akzio-erreakzio formula xumearekin.
Argazkiak: bizkaiatalent, noticias gipuzkoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina