Ez nintzateke mundu honetakoa izango gaur Tourraz idatziko ez banu. Diodan aldez aurretik, ikuskizunak erakarri egiten nauela, eta duela hamarkada batzuetatik jarraitzen dudala “la grand boucle” telebista bidez, txirrindularien balentriekin nire besaulkian eroso eserita gozatuz. Batzuetan, aitortzen dut, asperraldiak harrapatzen nau eta etapa nork irabazi duen jakin gabe iratzartzen naiz.
Konbentzimenduz jarraitzen dut ETBtik, Fermin-Xabier-Alfontso-Pedro Mari laukoteak bikain egiten baitu, gai honetan oso aditu eta aldi berean komunikatzaile bikaina izan daitekeela garbi utziz. Gainera, bizikletaren kirolari aplikagarri zaizkion euskarazko terminoak erakutsi dizkidate, ezagutzen ez nituenak.
Ikaragarria da telebistaren boterea!. Gogoratzen dut, ETB1ek lehen mailako futbol partiduak astero transmititzen zituenean, gazteek “jokoz kanpo”, “alboko sakea”, “atezain”... erabiltzen zituztela euren arteko norgehiagoketetan. Futbolaren munduak dimentsio extralurtarrak hartu ondoren, ordea, euskal katearen aurreko “fuera de juego”, “saque de esquina”, “portero” eta abarrera itzuli da, tamalez, gure plaza eta parkeetan. Zer entzun hura erabili! Futbolak euskara zokoratu du.
Horregatik urte asko opa diet ETBko txirrindularitza-esatariei, euskararen onerako.
Argazkia: Zuriñe
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuHitz berri horiek antolatzeko liburuska bat argitaratu zuten (uste dut Elhurraekoek), eta behar zuen diru guztia Jose angel Iribar, atezain ohiak jarri zuen.
ErantzunEzabatuhalaxe da, bai! Eskerrik asko Anton.
Ezabatu