Egutegi kristauaren arabera, San Nikolas eguna ospatzen dugu gaur, haur-jai erabatekoa, leku jakin batzuen tradizioan modu bitxian errotua, ziurrenik, besteak beste, bere jatorri ezezagunagatik. Txiki-txikitatik ospatu dut haur eskalearen jaia, lehenik neronek zuzenean kalez kale abestuz eguneko kopla; gero seme-alabaren ondoan eta orain biloben itzalean.
Gero egutegi politikoa inposatu zitzaigun, eta haurren jaia adinekoen interes handiagoaren mende geratu zen; izan ere, zubia herritik urruntzeko aprobetxatzen badute, San Nikolas gizajoari mendetako izaera atsegina kentzen diote, eta, zeharka, bigarren mailara baztertzen dute.
Aitortu behar dut jaiek beren xarma galdu dutela niretzat. Artifizialak iruditzen zaizkit. Baina San Nikolasekoa salbatu egingo nuke galera ia orokor horretatik, oraindik ere umeen gogo inozoak bere freskotasunetik itxaropenerako izpia ikusarazten baitit. Eta ume sentimendua sakratutzat daukat, helduon zabarkeria guztien gainetik. Horregatik, gaur ere kantatuko dut kopla: San Nikólas coronado, arzobispo mariandrés...
Argazkia: euskonews
Kaixo,
ErantzunEzabatuSan Nikolasen abestian zenbait pasarte aldatuta daude originaletik. Ez da "arzobispo Mari Andres". "Arzobispo de Bari es" baizik.
Ez da, "Ala luna noche y dia". "A la luna, anochecia" da zuzena.
Kaixo Amaia, zuk jasotzen dozun kantuan bertsioa Jose Letonak gorde zeban. Hala ta be, neuk esango neban "Arzobispo de Bari es" beharrian, zuzenagoa dala kantatzia "Arzobispo Miranés", Turkiako hiri hortako gotzaia izatiaz gain, bertan hil baitzen. Gero, musulmanen eskutara hiria pasatzian, kristauek bere gorpua Italiara, Barira haruztu zuten. Baina politxena da kanta eta tradiziñua bizirik jarraitzen dabela.
Ezabatu