Diotenez, Ingalaterrako Isabel II. erreginari galdetu zioten behin zein zen bere bete beharra. Eta emakumeak lasai asko erantzun zuen: "Ezer ez egitea, horixe da nire lana. Eta isilik egotea" Eta historiak txalotu egin du erreginaren ateraldia.
Kanpetxanoak,
ordea, beste esaera batzuengatik egin da ezagun munduko bazter guztietan. Zergatik ez zen isiltzen bota zion Chavez Venezuelako
presidente hautatuari estatu buruen bilera batean, diplomaziaren arau guztiak
hautsiz. Izango ote zuen borboiak presarik, ezertxo ere interesatzen ez
zitzaion batzar hartatik alde egiteko, itxaroten zion jet pribatuak, Corinna
barruan, tropikoko hondartzaren batera eraman behar zuelako?
“Sentitzen dut, okertu egin naiz eta ez da berriro gertatuko” dugu bigarren
esaera ospetsua, ospitale bateko igarobidetik bere menpekoei botata. Eta bere
zereginetara itzuli zen, bi makuluz lagunduta, inpunitate osoarekin guztion
poltsikora eskua sartzen jarraitzeko. Botere faktikoen berrogeita urtetako
babesak bermatzen zion itzalean aritzea.
Estatu buru, errege eta politikako gizon emakume ugariren esaerak egin dira
ezagunak historian, gehienak, bota duenaren ohore eta ondrarako bitarteko
bihurtu direnak. Atera kontua, beraz, hurrengo belaunaldiek zer pentsatuko
duten errege espainiarrari buruz historiarako geratu diren bi adibide maiuskulu horiek
direla eta. Barre, pena edo zeharoko ezaxolatasunak harrapatuko ditu... ala hiruek batera, itaun
batekin, hori bai: eta zergatik ez zuten auziperatu eta zigortu txorizoa?
Argazkia: www.wordpress.com
www.wordpress.com