Jorge Fernandez Diaz, Mariano Rajoy, Luis Barcenas, Avilako diputatu xehea
eta euren sokako asko eta asko ustelkeriaren besoetara bota ziren egun batean
eta kakak gainezkatu zituen. Gero kaosa izan zen euren artean eta izutu egin
ziren. Bibliak, ordea, beste modura dio, lehen-lehenik kaosa izan zela eta
Jainkoak ordena ipini zuela unibertsoan. Beraz, ez da harrigarria Oinazetakoak
entzungorrarena egitea peperoen paper salagarri arriskutsuak aurki zitzan irisarazi
zioten erreguari, nahiz eta Gorkak dominarekin engainatu nahi izan zuen. Ama
Birjinaren begietara popularrak ez bide zebiltzan zuzen.
Eta Ama Birjinak konpondu nahi izan ez zuena, Villarejoren esku utzi zuten eskuineko
ustelek. Ba hori, kaosa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina