BILATU

iraila 07, 2020

EZ NATOR BAT UNAMUNOREKIN


Miguel Unamunoren “Recuerdos de niñez y de mocedad”
liburuari buruz “bertan nire dramaren lehen ekitaldia aurkituko duzu” dio bilbotarrak. Nor beraren gaineko jabetasunaz mintzatzen ari da, bizitzara agertzeak gutariko bakoitzean uzten duen arrasto tragikoaz. Gogora dezagun, tragedia izan zuela Unamuno filosofoak bere ibilbide existentzialaren ardatz nagusia.

Eta ideia horretan Salamankako Unibertsitatearen errektore ohiarekin ados nentorkeen arren, badira ezadostasuneko jarrerarako arrazoiak ematen dituzten egiak ere, egiatasunik baldin bada, behintzat. Eta horietako bat, hain zuzen, “ergelak eta santuak bizi daitezke bakarrik alai” aitorpenean aurkitzen dut. Nik ez daukat santu izateko bokaziorik. Baina etengabe egiten ditut ahaleginak alaikiro bizitzeko, helburua lortzeko gakoa ahalegin jarraikian datzalakoan bainago. Unamunoren ustez, beraz, ergelen sailean sartu beharko nindukete... eta - irakurleak ulertuko duen moduan- ez nago ados.

Nolanahi ere, Unamunorekin izan nezakeen ezadostasunik funtsezkoena terminologian dago. Tragedia al da bizitza? Beste inoiz idatzi dudan bezala, Juan Garmendia Larrañaga adiskide ahaztezinaren mugaketa nahiago dut: bizitza putada bat da... eta gero, azkenik, hil egiten zara. Eta Juanito ere filosofoa zen.

Argazkia: Tere Anda

2 iruzkin:

  1. Estoy de acuerdo con tu reflexión Txema, tampoco me siento tonto, procuro no serlo día a día, intentando ser otra cosa, y tampoco espero que me santifiquen, pero desde luego si me siento feliz hoy y espero mañana lograr serlo de nuevo. Besarkada aundi bat

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko, Jose Antonio!!!! Y me emociona saber que desde Brasil sigues mis pequeñas reflexiones... y en euskera!!! Besarkada bero bat

      Ezabatu