Udan ere zigortzen naute, gupidagabeki. Ez
didate atsedenik uzten eta loaren bitarteko deskonexiorako nire eskubidea hanka
artetik pasatzen dute: amesgaiztoei buruz ari naiz. Sorburu eta mota
desberdinetakoak izaten badira ere, eskola denboretara naramatenak ditut
bereziki bisitari.
Berdin die adinak: lehen hizkiak artean ikasten ari
nintzenekoa izan daiteke atean jotzen duena, edota unibertsitate-ibilaldia
bukatzear nengoenekoa. Nolanahi ere, beti, oso gaizki prestatuta agertzen naiz
azken azterketara eta arrisku bizian ageri zait ikasketetan aurrera egitea.
Eta orduan kristoren ahalegina egiten dut, lo
artegagarritik iratzartzeko eta nire buruari esaten diot, zorionez jubilatuta
nagoela, duela hirurogei urte inguru gainditu nuela hainbeste kezkatzen ninduen
haurtzaroko zatiketen azterketa hura eta karrerako Estatistika, Ikerketa
Operatiboa, Bretton Woods, Balantzeen Teoria, Fortran, Cobol eta gainerako ikasgai
aridoak atzean geratu zirela, per in secula seculorum. Zoritxarrez.
Neri ere askotan etortzen zaizkit honelako pasadizoak lo nagoen bitartean,
ErantzunEzabatuRosali:eta gaizki pasatzen da, ezta? Amets on!
ErantzunEzabatu