Garbi gera dadila: ni ez naiz Messi. Ez dut
iruzurgileekin ezer jakin nahi, nire etsaiak baitira. Ez naiz Messi, Pujol,
Alonso (Fernando edota Xabi) Imanol Arias, Ana Duato, Juan Luis Cebrian, Botin
edota pertsonaia mespretxagarri horien gisako inor.
"Oihana erretzen denean zurea den zerbait erretzen da"
eslogana egin zen ospetsu duela zenbait hamarkada. Baina are gehiago zabaldu
zen mezua Perich komikigileak esaerari "...
, konde jauna" erantsi zionean. Ogasun beharkizunekin betetzen ez
dituzten deitoragarri horiekin antzerako eslogana atera genezake: "Zuk
zure zergak ordaintzen ez dituzunean, niri egiten ari zatzaizkit kalte,
iruzurgile nazkagarria"
Gizarte batek beraren kontra ari den inorekin bat egiten duenean - pasibo eta,
zer esanik ez, aktiboki- gaixorik dagoenaren seinale garbia da. Eta
susmoa dut gurea osasun egoera larri baten sintomak erakusten ari dela, izan
ere kriminal horiei eskuburdinak eta oin-grilloak ipini beharrean txaloka
ari zaie.
Argazkia: quitopress.com
Argazkia: quitopress.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina