"Egun on, Jose Maria:
Mezu honekin batera doakizu <<2016-069_XXX_In memoriam_ZUZ.doc>>,
zuk zeuk idatzia eta HIZBEAko teknikariek zuzendua.
HIZBEAn, eskuarki, honelaxe jokatzen dugu zuzenketan:
Hizkuntza (zuzenketak/proposamenak nola egin diren)
Lexikoari dagokionez, irizpide nagusi gisa, Hiztegi Batuan “erabili (e.)” markarekin direnak bakarrik aldatu ditugu testuan bertan. “Hobe (h.)” markarekin direnak, berriz, ez ditugu zuzendu, nahiz eta batzuetan egileari proposamen bezala ohar baten bidez jakinarazi diogun.
Proposamenak egiteko (baita morfologiaz, sintaxiaz... ere), aplikazioaren “txertatu iruzkina” tresna erabili dugu. Iruzkina txertatutako lekuan egoki ikusteko, ezinbestekoa da programa modu horretara egokitzea.
Ezinbestekoak diren zuzenketak egiteko berriz, aplikazioaren “Aldaketa kontrola” tresna erabili dugu eta beti testuan bertan markatuta geratzen dira.
Testuak zuzendu ondoren nire posta elektronikora igortzea nahi nuke. Dena dela, zerbait argi gelditu ez bada, idatz iezadazu goiko helbidera"
==========..========
Ustekabean jaso nuen mezuak ahoa bete hortz utzi ninduen. Ez
metodologikoki ezta formen aldetik ere asmatu ez duen testuak kezkatuta
utzi nau, benetan. Aurrera ala atzera goaz?
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina